2007 HERNANI KONTRAKANTXA GAZ Molotoff Irratia festak

INFO

2007. urterako Hernanin gaztetxe berria edukitzea lortu genuen (Hernaniko gazteen lan eskergari esker, zehaztu beharko :-) 
Rekondo jauntxoak ahal bezain traba guztiak jarri arren, herriko gazte mugimenduaren indarrari eta ilusioari esker, polikiroldegian erabilpenik gabe zegoen espazio ederrari bizitza ematea lortu zen. 
Bertan elkartu ginen artixta, irratikide eta herritarrei eskerrak eman behar dizkiegu horrelako festa ederra egiteko aukera emateagatik. 

Kartelaren egilea: Mik Dirty Vinyl.

--

Horrela aurkeztu genuen:


UDABERRI FESTA 

Molotoff Irratiak (91.8fm), Hernaniko Irrati Libreak, Udaberri festa aurkezten du. Martxoaren 31ean, larunbatean izango da Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxean. Hauxe da egitaraua: 

19:30 
ANIA, Hernaniko kantautore gaztearen kontzertua. (Mila esker Ania horren musika ederra eskaintzeagatik eta horrela izateagatik)

20:30 
DURAN Mc abeslariaren rap emanaldia. (Mila esker Duran, gure saioetan parte hartu eta ausardi hori erakusteagatik :-)

21:30 
Pintxo afaria musutruk (Eskerrik asko Ana eta gainontzekoak :-) 

22:30 
Kontzertua 
TRASTORNO MENTALA (Zumaia, punk-oi!) 
ORREAGA 778 (Hernani, Añorga, punk-oi!) 

01:30-06:00 
Disko jartzaile eta abeslarien sesioak 
STEPI SELEKTAH + LAGUNAK (Irun, reggae-dancehall) 
ARITZ SOUND SYSTEM (Hernani, musika beltza)

 

Oharra:

Beste festa askorekin gertatu bezala, ez dugu irudirik :-(  Norbaitek atera izan balitu, bidaltzea eskertuko genioke.

Festa oso ondo atera zen. Jende asko eta giro ona baina onartu beharra degu, leher eginak bukatu genuela. Eskerrak ekipoa jasotzeko garaian, Mikel Barreiro eta Esther-en laguntza izan genuela, besteak beste. Besarkada guztiontzat.